XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero gaua zetorren.

Arek ikaratzen zuan, nola igaroko ote zuan.

Oeratu zanean, aurrekoan begirik bildu gabe nekatua zegoan eta bereala lo artu zuan, eta egunsentira arte esnatu gabe, ezeren arrastorik gabe.

Goizean gustora zegoan, baiñan azaldu zitzaion bere pekatua.

Kanpora zijoala, beste bizitzako amona ikusi zuan besoa lotuta zebillela.

Orduan, gauza txarrik pentsatu gabe, galdetu zion:

- Zer dezu, amona, besoan?

Eta erantzun au eman ziola, arpegi txarra jarrita:

- Ik badakik, bai, nik zer dedan.

Orduan pentsatu zuala gauezko sorgiña zein izango zan.

Bazuten nunbait birtute aparta ortarako: egunez kristau bezela ziran; eta, berak nai zutenean, beren gogoko figura artu ta etxez etxe ibiltzeko.

Baiñan iñori etzioten azio txarrik egiten.

Sustatu edo ikaratu bakarrik.

Olako ateraldi bat egin da goizerako beren lekuan lotan, arrigarri dirudi.

Beste bat kontatzen zigun gure aitonak.

Etxe batean bizi zirala senar-emazteak, oso ondo konpontzen ziranak.

Urte asko pasatu ondoren, gizona konturatu zala andreak gauean alde egiten ziola, eta goizean noiz oeratzen zan etzan akordatzen.

Pentsamentu asko zebilzkian buruan.

Kezkati zegoan.

Eguna joan, bestea etorri, beti berdin.

Triste bizi zan gizona.

Etzekian zer egin: berari zerbait galdetu edo zaindu atzetik.

Egun batean erabaki zuan.

Lo artzen zuanean, alde egiten omen zion.

Orduan lotan zegoan itxura egin bear zuala; eta gero, ateratzen zanean, atzetik segitu.

Sukaldera joan da lenengo arropa danak kendu zituala emazteak.